Gure
sukaldea
Menu bakoitzak bere historia izan badu eta bere istorioa ere eduki dezake. Gure eskaintza gastronomikoa jolas baten moduan bizitzen dugu. Adin guztientzako jolas bat. Bertako ekoizleekin saretu eta sasoian sasoiko eskaintza, solstizioak eta ekinozioak kontuan hartuta eta agerian jartzeko ariketa eginez.



Denborako
platerak
Gure proposamenarekin kultura gastronomikoan eragin nahi dugu, ziklo naturalekin eta ingurunearekin konexioa berreskuratuz.


Sustraiak
Jakiak baserri, portu, baso, ortu eta zelaietan batu eta ahoetaraino ekarriko ditugu. Horregatik aurkeztu nahi ditugu elikagaien atzean daudenak. Platerak xalotasunez eta dotoreziaz prestatzen ditugu, janari bakoitzak dakartzan usain, tenperatura, ehundura eta zaporeak dastatzeko haina.
Guzti honek eskaintzen digu janari osasuntsua eta kalitatezkoa.