Zer
da Amillena?
Taberna-jatetxea-denda garatzen den espazio honetatik proposamen poetiko-politiko bat proposatzen dugu.
Osasunerako eta ondo bizitzea ahalbidetzeko kooperatiba gara.
Lantaldea
Proiektua nahi batetik sortu zen. Bizimodu aukeratu bat nahi genuelako, bai pertsonen artekoa baita amalurraren loturarekiko ere. Bost gara orain lan elkartuko kooperatiba honetan egunerokotasunean lanean gabiltzan kideak: Vane, Jose, Joana, Maitane eta Lur. Gure adinak eta ibilbide pertsonalak askotarikoak eta bakoitzarenak izan dira. Proiektuan sinesten duten lagun eta kolaboratzaile taldea ere handia da.
Orain gaudenak eta hemendik pasa direnei esker Amillena orain dena da.
Urtebeteko ibilbide labur bezain oparo honetan bakoitzak bere zertzelada emanda, denon artean osatuz eta elikatzen goaz. Momentuan momentuko beharren arabera elkarri irakatsiz, osagarrituz eta elkarrekin sortuz.
Gintza
Herri txikian kokatua
plazako benta bizia,
udan leihoak zabalik
neguan sua piztuta.
Txokolate beroa
zein barazki freskoak,
atzoko atsoen eskatzak
osasun bete baratza.
Gaurko erabaki txikiez
okertuz geroa
sustraiak bezain eroak
ardura, poza eta jaia
harreman politten aroa
postontzian gutun bat:
“Zein gustora sentitu ginen
aurrekoan zuenean
juen-etorria oinez
sabela bete lorez
eta doinu berrien taupadez”
Azken
berriak
Gure agenda
December 2024 |
||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Mon | Tue | Wed | Thu | Fri | Sat | Sun |
1
|
||||||
2
|
3
|
4
|
5
|
6
|
7
|
8
|
9
|
10
|
11
|
12
|
13
|
14
|
15
|
16
|
17
|
18
|
19
|
20
|
21
|
22
|
23
|
24
|
25
|
26
|
27
|
28
|
29
|
30
|
31
|
Error: No posts found.
Make sure this account has posts available on instagram.com.